2023 Azaroa 13
Bezero dugu Leire, @obradorgoxart (Instagram) arrakasta handiko #ekintzailea ere. #Gozogintzako profesionala, bere burua arlo profesionalean berrasmatu zuena, bere pasioaren alde apustu egiteko.
Leire Administrazioak eta Finantzak arloko formakuntza jaso zuen, eta sektore publikoan zein pribatuan egin du lan. Hainbat aldaketa eta gertakizunen ondoren, konturatu zen benetan gogoko zuena beste gauza bat zela.
Berak kontatzen duen bezala: “Gozotegi bat ireki nahi nuen bere lantegiarekin, hutsetik hasita, baina ez nuen finantzaziorik eta Galgorri enpresatik abiatu behar izan nuen, Elgetan. Handik, pixkanaka, beste produktu batzuk joan zen barneratzen: izozkiak, bonboiak, palmerak, te-pastak, eta abar. Eta Mutrikun eta Deban ere ireki ditugu dendak. Aurten, #lantegia Mutrikuko Mijoa industrialdera eraman dugu eta, han, beste denda bat ireki dugu lantegiaren ondoan."
Leirek dio etengabe jarraitzen duela trebatzen gozogintzan hobetzeko.
Zorionak Leire! Zure pasioaren alde egitean izandako ausardia eredugarriarengatik eta egunez egun handitzen doan negozioa egi bihurtu izanagatik. Eredu eta inspirazio handia zara ekintzaile moduan.
Zuk ere izan nahi al duzu Leire bezalako emakume ekintzailea? SOMOS ASESORES S.L.U.k atsegin handiz lagunduko dizu bidean, zure ametsetara iris zaitezen.
#emakumeekintzaileak #goxart #ekintzailetzaemakumeak #emekin #txekin #aholkularitza #eibar #mutriku #deba #debabarrena